Bertsos - View details   To know more about this section

1989-03-03 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-03-03 Elgeta Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Balego eta balitza, elkarren ondoan dabiltza.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-03-03 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Izango banu eta esan banu...
antzekoak hainbeste hitz,
balego, balitz anaiak dira
beti alkarrekin dabiltz,
aspaldidanik Euskal Herrian
askatasun gosez gabiltz,
hori delako etxetik urrun
anaiak ditugu anitz,
nahiago nuke balego hitza
badago izango balitz. (BIS)

Banu ta balitz anaiak dira
berdin Ifar eta Hego,
Eibar aldera hemendik daude
zortzi kilometro edo,
zulo beltz hortan badago hainbat
estremeño ta gallego,
hitz bat euskaraz gaur ez dut entzun
eguna pasa ta gero,
nahiago nuke Euskal Herria
euskaldundua balego. (BIS)