Bertsos - View details   To know more about this section

1989-05-05 Eskoriatza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-05-05 Eskoriatza Jaialdia
Conductor
Sarasua, Jon
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Eskoriatzan euskarari buruz eskoriatzar batzuri hitz pesimista batzuk entzun dizkiet. Zure ustez zergatik ez doa euskara aurrera Euskal Herri mailan?

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-05-05 Eskoriatza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beti gabiltza gu aideratzen
Euskara amaren penak,
«zergatik gora», «zergatik behera»
diskusio nabarmenak,
zer edo nor den honen errudun
baten batzuk edo denak,
nik ondo dakit zeintzu geraden
kalte egiten dutenak,
Euskara jakin etxetik eta
Euskara ez dagitenak. (BIS)

Politikoek egiten dute
ez dut emango izenik,
euren poltronak zaindu nahiean
hitzez euskarazko lanik,
botoak bildu ta gero ez da
inoiz betetzen esanik,
guk hoien kontra nola jokatu
garbi esango nuke nik,
Euskara egiten ez duteneri
botorikan ez emanik. (BIS)

Hainbat erdera a(d)itzea ez da
euskaldunentzat atsegin,
zer behar dugu, ekin lanean
horrela izan ez dedin,
abertzaleoi ematen digu
hainbeste propagandak min,
hamaika bider esandakoa
esango dizuet berdin:
ez dakitenei irakatsi ta
dakizutenak hitzegin. (BIS)