Bertsos - View details   To know more about this section

1989-05-24 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-05-24 Oñati Jaialdia
Conductor
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Nola pintatuko zenuke euskaldun jator bat?

Description

Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-05-24 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskaldun on bat, nola margotu
nago orain jakinean,
belaunez behera artilea ta
abarka bana oinean
galtza beltzez (ed)o gona zabal bat
gero blusa bat soinean,
pañuelo bat lepoan eta
txapela buru gainean,
ezker eskuan ikurriña bat
ta Euskera mingainean.

Okotz melarra, sudur luzea
da euskaldun herentzia,
ta aurpegia txuri gorria
larros kolore bitxia,
hain premizkoa izanagatik
soinean duen jantzia,
sentimentuak ere badute
nola halako garrantzia,
da bihotzean margoko diok
euskaldun kontzientzia.

Margolari bat, banitz bezela
saiatuko naiz ahalegin,
nere pinturak eduki dezan
gero behar hainbat etekin,
da kuadro on bat ahal dala behintzat
hementxe nahi nuke egin,
aukera ederra agertutzen zait
gaurko honetan Oñatin,
kuadro eder hori pintatzen errez
dadukat oso zuekin.