Bertsos - View details   To know more about this section

1989-09-02 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-09-02 Lesaka Jaialdia
Conductor
Arozena, Manolo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Euskal Herria zatiturik dagoenez, Naparroan badugu kezka bat. Nola ikusten gaituzue Euskal Komunitatetik?

Description

Melody
Adixkidia Andoaindikan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-09-02 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorri ta berde negu partean
gari kolorea udan,
nahiz politikan zenbait pertsonek
sartu duten sepulturan,
nik Naparroa ikusitzen det
nora joko erdi dudan,
ilusioak ta esperantzak
alkarrekin daude mugan.

Zenbaiten ustez español hori
gerta liteke ustela,
urte batzutan zer pasako dan
ikus zazute bestela,
hara Euskaditik zuen Naparru
badakit ikusten dela,
berak nahi ez ta aparte dagon
gure anai bat bezela.

Hemen sendagai bakarra dago
urteak edo denbora,
txarrera ez da bate egingo
egiten dana mejora,
komunidade autonomotik
egonagatik kanpora,
belaunaldia igaro ahala
barrukoa izango da.