Bertsos - View details   To know more about this section

1989-03-12 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Luis Otamendi, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-03-12 Bera Jaialdia
Conductor
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Otamendi, Luis
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Otamendi irakasleak azterketetan Sorozabal ikaslea «txuleta» batetik kopiatzen aurkitu zuen.

Description

Melody
Elizan sartu ziradenian A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-03-12 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Luis Otamendi, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Otamendi
Ni erakusten goiz arratsalden
jardutzen naiz bero-bero,
itxura danez ikasle hauxe
alperkeriz egunero,
era horretan jardungo zanik
ez nuen asko espero,
ikasi zazu bestela damu
izango dezu ta gero.
Sorozabal
Txuleta egin nahi nuen baina
harrapatu dit papela,
iruditzen zait orain suspenso
nota izango detela,
zuk ere pentsa txuleta egiten
lanikan ez litzakela,
behin esplikatuko bazenigu
maisu on batek bezela.
Otamendi
Ezkuta zazu txuIeta eta
ekin zaiozu lanari,
ikasi zazu al dan guztia
zeuretzako dezu hori,
aitzakirikan ez arren eman
zure maisu jaunari,
esplikatzea alperrikan da
ulertzen ez duanari.
Sorozabal
Esaten digu lan zailegia
dala neri esplikatzeko,
eta baimenik ez du eman nahi
txuleta azaldutzeko,
nere jakintza eta honena
daude alkarren antzeko,
honek makina bat e(g)in zituen
titulua ateratzeko.
Otamendi
Honek maisua bere antzeko
ote dan pentsatutzen du,
hauxe da lana ezin deguna
ume okerra zuzendu,
eskolarik ez ikasten eta
gainera ezin gizendu,
hobe zenduke txuleta hori
bazkaitan jango bazendu.
Sorozabal
Bazkaltzekoa ta eskolakoa
ez dira txuleta bera,
zerbait egiten hasi beharra
gaude hemendik aurrera,
lau t´erdiraino iristen naiz ta
suspenditzeko joera,
zuk egin zazu esamin hau ta
ezetz bi puntu atera!