Bertsos - View details   To know more about this section

1989-02-04 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Modesto Maiz "Okelar II"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-02-04 Mutriku Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Maiz, Modesto "Okelar II" (1925-1997)
Exercise
Bakarka eskertzea
Proposed topic
Omendua eskerrak ematen.

Description

Melody
Santa sekulan ez det ikusi
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-02-04 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Modesto Maiz "Okelar II"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskerrik asko anai arrebok
ez dakit nundikan hasi,
erregalo hauek ikusi eta
ez nahike juan igesi,
ni baino hobeak asko daude-ta
hala ere neu berezi,
estimatzeko gauza da baina
hainbeste ez nuan merezi.

Bizi guztian gutxi dirade
era hontako egunak,
guztia argi ikusten det gaur
ez du indarrik ilunak,
orain badakit nere herrian
dauzkat egizko lagunak,
hainbeste ez nindun maite izango
ni munduratu nindunak.

Zuen aurrean gauza garbi
egin nahi nuke aitortu,
nereganako maitasun on bat
gaur egin dezute sortu,
ta erregalo ematen ere
bela ez zerate aspertu,
pena bat daukat nik ezin neike
behar bezela eskertu.

Zuen aurrean aurkitzen naiz
errespetoz eta umil,
neri on egin naian gaur hemen
hainbeste jende baidabil,
ta zor hau ongi ordaindu arte
ezin neike bizi trankil,
zuen zerbitzun nahi nuke bizi
ta zuek zerbitutzen hil.