Bertsos - View details   To know more about this section

1989-07-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-07-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Areitio, Juan Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda gauza
Proposed topic
Prenda bat eman zion gaitzat, munduko globoa.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-07-04 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertso batzuek kantatutzeko
gai edarra ta bikaina,
honen barruan zer dan azaltzen
egingo det ahalegina,
mundu eder hau lehen eta orain
izan liteke berdina,
baina ez zaigu gitxi aldatu (BIS)
honen barrua ta gaina.

Mundu hau asko aldatu dala
inork ezin da ukatu,
jakinduriak nere ustetan
egin du hainbat pekatu,
hemen zertxobait egin nahi dunak
badauka zertan nekatu,
berez hain eder egin zutena (BIS)
gizonak dute hondatu.

Mundu triste hau ikusi eta
bihotzik ezin zait jaso,
begiratuta ai zer ederra
mendi, harkaitz ta itsaso,
baina bizitzan zehar badegu
nahiko mixeri ta arazo
politiko ta ministro hoiek (BIS)
konponduko dute akaso.