Bertsos - View details   To know more about this section

1989-08-26 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Anjel Larrañaga, Joxe Lizaso, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-08-26 Bidania-Goiatz Jaialdia
Conductor
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Garmendia, Txomin
Larrañaga, Anjel
Lizaso, Joxe
Sorozabal, Jokin
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitona-amon batzuk bertso alaiak kantatzeko eskatu dute.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-08-26 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Anjel Larrañaga, Joxe Lizaso, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga
Normala da ta aiton-amonak
umorea(re)n beharrian,
gure bertsoak joango dira
umorez da indarrian,
gure aurretik trikiti dantzak
ikusi ditut urrian,
oraindik ere dibertitzen da
lehengo ohitura zaharrian.
Sorozabal
Ho(r)i esan duten aiton-amonak
ez daude sasoi betean,
baina parranda gustatzen zaie
zutik dauden bitartean,
seguru asko egongo dira
lanetikan apartean,
baina parrandan eta erritan
zaharrei utzi pakean.
Garmendia
Aiton-amonak ez dira egongo
dantza arinez hasteko,
ez dadukate dantza beharrik
meritu(a)k irabazteko,
baina gazteak gu ez gaude
hoi(e)k baztarrera uzteko,
gauza hoberik ez da izango
aiton-amonak pozteko.
J. Lizaso
Ahal baldin bada aiton-amonak
kontsolatzera nijua
esango dute bertsolaritza
horixe badek ordua,
pentsatzen daude errespetoa
ote daukagun galdua,
hoi(e)k izan zuten gazte denbora
ez gendun horrelakua.
Larrañaga
Arrazoi dute lehengo ohiturak
gehienak baztertu dira,
gazte jendea gutxitan doa
goizetan meza na(g)usira,
baina halere aiton-amonak
badute pozez distira,
al dan artean bizi zaitezte
gaztediari begira.
Sorozabal
Gaztediari be(g)ira egonda
konforma ezkero sikira;
baina askotan sortzen digute
horrenbeste tira-bira,
hemen denbora eta bizitza
asko aldatzen ari da,
hoi(e)k ere berdin egingo zuten
gaurkoak izan balira.
Garmendia
Aiton-amonak ezin lei(te)zke hasi
gazteari erakusten,
saia zaitezte gazte jendea(r)i
bere iritzitan uzten,
ta berak ere festa egunak
nola maitatzen dituzten,
baina belaun koxkorrak noski
bapo zanpatzen zituzten.
J. Lizaso
Lehenago nola ibiltzen ziran
jarri gaitu jakinian,
gauzak ederki aldatu dira
o(r)ain Bidaniko gainian,
etxera formal joaten ziran
hamaikakoak jotzian,
aurreko etxeko Don Lorentzo hura
Obispo egon zanian.
Larrañaga
Gehien samarra kontatu dezu
aiton-amonen karrera,
hainbat arrazoi egitekoak
sortuak ziran lurrera,
urtez joanda oporretara
gaur egun Benidorrera,
dibertsiorik gehienak dute
jubilatu ta aurrera.
Sorozabal
Egia da bai Benidorrera
gaur lasai joan litezke,
adelantua etorri baida
denbora pasa hainbeste,
baina hori ez da behintzat pekatu
ta lasai egon zaitezte,
bizi guztian lan egin dunak
mereziko du hainbeste.
Garmendia
Egia da bai hainbat aldakuntz
etorri dala honera,
baina guztiok sartu nahi degu
paradisoko aldera;
«gaurko gazteak ondo al dabiltza?»
hauxe da zaharren galdera,
bata bestea errespetatuz
ondo ibiliko gera.
J. Lizaso
Aiton-amonak zer ote diote
gure bertsoak a(d)ituta,
urte gutxitan hainbeste gauza
daduzkagu aldatuta,
gauz horregatik ez zaizte jarri
betiko ikaratuta,
hori pekatu ez da izango
apaiza hemen deguta.