Bertsos - View details   To know more about this section

1989-08-25 Ibarra [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-08-25 Ibarra
Conductor
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Joxe
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aita-seme hauek, Xebastian eta Joxe, aitona eta aita dira eta Jon eta Beñat dituzte, hark biloba eta honek seme. Sebastian kejatzen hasia omen dago aitonak gehiegi mimatzen ote dituen bere seme horiek.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-08-25 Ibarra [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lizaso
Ondorengo(a)k baditu
gure familiak,
nik kontatzen dizkotet
nere ipuiak,
haiek bakarrik esaten
dizkate egiak,
hargatik maite ditut
iloba txikiak.
S. Lizaso
Aitortzen det zerala
zu aitona fina,
baina haurrak hezitzen
nik det ahalegina,
heziketa okertzen
zu zaude ekina,
maitatu ta mimatu
ez bait da berdina.
J. Lizaso
Semea, nola zaude
eman ezinean?
Orain utziko zaitut,
seme, jakinean,
dana ahaztu al zaizu
zahartu zeranean,
zenbat maite zinutan
haurra zinanean.
S. Lizaso
Errespetatzen zaitut
nola zeran aita,
ulertu nere txanda
etorria baita,
nahiz eta zuk biloba
nik hainbeste maita,
nik hezi behar ditut
nereak dirata.
J. Lizaso
Behingoagatik hartu
zazu pazientzi,
dakitan pixka nahi dut
hemen erakutsi,
umeak nahi baituzu
bide onez hezi,
lehendabiziko gauza
maitatzen ikasi.
S. Lizaso
Haiek gogoko dute
aitonan magala,
zeu portatzen zera ta
hain gauza normala,
hezi behar ditugu
guk geuk nahi bezala,
bihar esan dezaten
portatu ginala.
J. Lizaso
Hemen azaldu degu
istori polita,
gauzak jakiten dira
hola ibilita,
ai baldin baleuzka
hoik biak hazita!
Berdin maiteko gaitu
aitona ta aita.
S. Lizaso
Zuen maitasun soka
zertarako hautsi,
tartean ez bait dago
maitetasun gutxi,
nahi dezuna egiten
ezin dizut utzi,
jolastu zaite baina
ondo erakutsi.