Bertsos - View details   To know more about this section

1989-07-28 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Agirre "Bitti", Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-07-28 Legazpi Jaialdia
Conductor
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Authors
Agirre, Bittor "Bitti"
Lopategi, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Jaietan gaudenez hiru asto zarete eta lasterketarako zuen dohaiak azaldu behar dituzue.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-07-28 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Agirre "Bitti", Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Agirre
Hara hemen hiru asto
orain elkarrekin,
zer talentu daukagun
behar degu jakin,
Peñak zer fallo daukan
esaten nahi ekin,
kapatuta dago ta
jai dago honekin. (BIS)
Peñagarikano
Kanpanilaren hotsa
entzutean tan-tan,
orduan hiru asto
korrika lau hankan,
ni bai nagola hemen
turboaren faltan,
hauek «sesentan» eta
ni «ciento ochenta»n. (BIS)
Lopategi
«Ochenta»n ezin joan
hain asto herrenak,
gaurkoan neria da
esan dit barrenak,
nagusiak emanik
atzetik ordenak,
asto beltzak gerade
beti azkarrenak. (BIS)
B. Agirre
Esan behar da hemen
kolpe batez dena,
egia aditzeak
ematen du pena,
baina egia da Peña
horrela zaudena,
pentsua jaten da hau
astorik onena. (BIS)
Peñagarikano
Ni bai nabilena gaur
bizkor eta txintxo,
baina ha(r)uzko astoa
ez da jaio atzo,
gainean ibili zun
Panza edo Santxo,
hargatik ibiltzen da
baldar eta mantso. (BIS)
J. Lopategi
Ni nauzu asto beltza
Santxo naiz Kijote,
eta martxa motelez
ni ez naiz juaten,
metara sartuko naiz
hautsi edo eten,
hoiek arrantza baino
ez dute egiten. (BIS)
B. Agirre
ljitoen astoak
dirade listuak
hori gaude ikusi
eta sinistuak,
azkar bilatzen dituzte
zoko zirristuak,
alperrik dira base-
rritarren txistuak. (BIS)
Peñagarikano
Ezkerreko astoak
a zer puzkar hotsa,
honek ez dauka berriz
ez indar, ez lotsa,
txorizoen fabrika
Seguran Inrosa,
hareako bai dala
hauxe aproposa. (BIS)
J. Lopategi
Neri irabaztekorik
ez baizen sekula,
handiko hori degu,
makal eta ahula,
erdikoak arrantzaz
egin nahi du burla,
igual pentsatuko du
maiatza degula. (BIS)
B. Agirre
Peña honekin behintzat
ez zaitezte fio,
zerbait gehiago esan
behar oraindio,
txorizotako ona
naizela dio,
honek hortako ere
ez baidu balio. (BIS)
Peñagarikano
Hezurra ta azala
honek dun apurra,
jendea builaka ta
zaunkaka zakurra,
ijito andaluzak
«¿donde ta la burra?»
Muturra luzea ta
pausaje laburra. (BIS)
J. Lopategi
Nere pausua ez da
inoiz eman merke,
hemengo kanpeoia
deitzen bai didate,
horrek erreak ditu
hanka ta, hankarte,
isprina jotzen noa
agur bihar arte. (BIS)