Bertsos - View details   To know more about this section

1991-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-08-07 Aia Jaialdia
Conductor
Arrieta, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Jon
Proposed topic
Atzo bete omen ziren, Hiroshimako bonba hura bota zela 46 urte.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zer zan guztiok badakigu ta
ez naiz hasiko esaten;
bonba haundi bat han jaurti zuten
hiritzar japones baten,
botoitxo bati sakatu eta
milaka bizitza eten,
horra gizonen itxukeria
noraino heldu liteken! (BIS)

Ez zuen batek errua izan,
nahiz-ta bakar batek tira,
bonbatzar hura gaur egun ere
frutu ematen ari da,
ezin da jarri bakar bakarrik
urte hartara begira,
oraindik hura bota zutenak
munduaren jabe dira. (BIS)

Munduan ere izaten dira
txakur, artzai, ta artalde.
"Ta hori nola lortu liteke?"
egingo dezue galde,
Españak noizbait botatu zuen
"OTAN-en sartzean alde,
ta gogoz kontra baldin bada're
gu ere haiekin gaude. (BIS)