Bertsos - View details   To know more about this section

1991-06-22 Abaltzisketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-06-22 Abaltzisketa Jaialdia
Conductor
Urretabizkaia, Pello
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Andoni, Kontxako hondartzan dagoen sonbrila horietako bat zara. Zer ikusten duzun edo...

Description

Melody
Ai gure antzinako
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-06-22 Abaltzisketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mesedegarri al da
kontatzen hastea, (BIS)
hemen dator Elorza
alkate ilustrea,
gorputzean krema
ta buruan lustrea,
pentsatu du kalboa
nigan babestea,
sonbrila batentzako
destino tristea. (BIS)

Nik gaur dedan suertea
ez da segurua, (BIS)
orain zein etorriko ta
Imanol Murua,
nahiz izugarria ez
izan kopurua,
bakoitzak badaduka
holako burua,
sonbrila bakarrantzat
a ze apurua! (BIS)

Murua ta Elorza
ezin jarri ados, (BIS)
ta orain falta zana
dator: Eli Galdos!
Titiz ez dakit baina
osatzen naiz kalboz,
alper-alperrik nabil
ihesteko asmoz,
oinak izan banitu
nahiago nun askoz! (BIS)