Bertsos - View details   To know more about this section

1991-02-17 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-02-17 Sara Jaialdia
Conductor
Landart, Daniel
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Saratar bat, Bixente Garzia, Parisen preso dago politikagatik. Eltzegor taldean kantatzen du eta hari bezala beste anitz eta anitz preso daudeneri hiru bertsu.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-02-17 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaua etortzen ez den artean
ez zaigu bizten izarrik,
gure Herriko gaba honetan
badugu argi edarrik,
zuentzat badut anai presoek
bihotz barneko didarrik,
jakin zazute guda honetan
ez zaudetela bakarrik.

Menpean denak beti beregan
jarria du desgrazia,
une batean ezin da galdu
urtetan irabazia,
zuen hildotik etorriko da
iguzkiaren grazia,
kate artean erein duzue
libertadeko hazia.

Zenbateraino sofritzen duten
ez daukagu zertan galde,
menpe girenok nahi dugu noizbait
izan buruaren jabe,
abertzaleak baldin bagara
bilduta jokatu alde,
izan gaitezen Herrian pozik
kate ta burnirik gabe.