Bertsos - View details   To know more about this section

1991-02-09 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-02-09 Azpeitia Jaialdia
Conductor
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Esaten dute hurrengo txapelduna zuetako bat izango dela. Biotatik nor?

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-02-09 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze
Dirudienez asunto hortaz
bada hainbat berriketa,
Bizkai aldean jende askori
zimurtu zaio kopeta,
gure Egañak irabaziko
du hurrengo txapelketa,
Azpeitiarrekin dabilenetik
asko ikasi du-eta. (BIS)
Egaña
Azpeitiarrekin ikaste hori
ez det juzkatzen delito,
bere laguna famatu nahi da
ez al da nahiko ijito?
Aizak Xabier nik garbi zeukat,
hobea haiz eta kito,
hurrena ere hi izango haiz
Egañaren faborito. (BIS)
Euzkitze
Barkatu baina zu oker xamar
ari zerala deritzat,
faboritoen lista horretan
zu hartzen zaituzte aintzat,
txapel haundia dudarik gabe
gertatuko da zuretzat,
Beltzak berriro juradu osoa
erosten ez badu behintzat. (BIS)
Egaña
Hau txapelduna izango zaigu
ez al da garbi nabari,
neurrian beti halako xuxen
eta erriman ugari,
nola-nahi ez da urduritasun
tonto hoietan erori,
gainera badu beharrezko den
lotsagabe punttu bori. (BIS)
Euzkitze
Lotsa kontuan biok berdintsu
gabiltz gutxi-gora-behera,
graziosoa iruditu zait
zure azken irteera,
txapel haundia errukiz joan
omen zan Bizkai aldera,
zahartu zalako jaso bazuen
gu ere zahartuko gera. (BIS)
Egaña
Beraz txapela ipini leike
oso leku seguruan,
lehenago ere Bizkaiko Beltza
jarri genun apuruan,
txapel berria kokatu baietz
gazteren baten buruan,
Zestuatikan hara edo hona,
baina oso inguruan. (BIS)