Bertsos - View details   To know more about this section

1991-08-26 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-08-26 Ibarra Jaialdia
Conductor
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Joxe Agirreri, Joxe "Oranda" deitzen zaio ere, Oranda baserriko semea baita. Lagun artean "Xana" da, baina badu Joxek beste ezizen bat ere: Izarraitzpeko axaria. Zergatik deitzen dizute "Axaria"'?

Description

Melody
Andre Madalen andre Madalen
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

People
Agirre, Joxe

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-08-26 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez nuen uste "Axari" izenez
bataiatua nintzenik,
gaur hori ere jakin det hemen
apaiz jaun batek esanik.
Zer egingo det? Oilartuko det
patxarosua izanik,
ez zazula uste lapurretatik
ni mantendutzen naizenik.

Nik emango det nagon tokitik
nere seinale zuzena,
berak esan du baserri baten
mendian jaio nintzena,
baina nere ustez ez naiz izango
piztirik aldrebesena,
kale zaharraren tartean ere
ondo ibiltzen naizena.

Dabilenari tokatzen zaizka
munduan hamaika txasko;
azariaren izena ere
ote nuen beharrezko?
Esaera da axaiak beti
duela malezi asko,
baina halare ez dute jango
apaizak hainbat oilasko ...