Bertsos - View details   To know more about this section

1991-05-05 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-05-05 Ereñotzu Jaialdia
Conductor
Arrieta, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Garmendia, Txomin
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Txomin Garmendia berandu xamar baina ezkondua, Mañukorta oraindik mutilzaharra. Zer moduz bizi zerate?

Description

Melody
Orain hasi bihagu
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-05-05 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta
Txomin laguna nuan
hain ikusgarria,
orain ezkondu eta
dago igarria,
nik ere jakiteko
badet egarria,
zer moduzkua dezu
bizitza barria?
Garmendia
Mutilzaharrak berekin
baditu hainbat gaitz,
orain diotan hau're
esaten det nik maiz,
ezkondu nintzan eta
hain bizitza alaiz,
berandu samar baina
ni pozik bizi naiz.
Mañukorta
Beste erantzunikan
laguna ez nun nahi,
andre gazte ederrakin
larunbat eta jai,
siesta eingo dezu,
gaupasa ere bai,
baina neu ere hemen
nabil oso lasai.
Garmendia
Nola lasai dabilen
Mañukortak kanta,
bera holakoa data
behar du aguanta,
beste arrazoi batekin
nik nahi nuke salta,
kanpuan sobre eta
etxean du falta.
Mañukorta
Begiratuta Txomin
hartzen diot grazi,
Mañukorta ez zebilek
gaur oso itxusi,
dibortziada gazte
jatorrak berezi,
ezkontzerik horrela
ez luke merezi.
Garmendia
Hara hi Mañukorta
nahi baldin ba'ek jakin,
ta nahi baldin ba'ek jarrai
here asmoakin,
gertatzen haizenean
hanka errenakin,
konturatu behar dek
nere esanakin.
Mañukorta
Mañukortak ez zeukak
ezertxo galtzeko,
hik gezur asko dauzkak
buruan sartzeko,
ezkondu asko dinik
gaur hire antzeko,
andra ez al da hobea
beste hanka errentzeko?
Garmendia
Mutilzaharran bizitza
dula aukeratua,
ta bakarrik ez dago
hola geratua,
baina aitortuko det
horren pekatua,
gertatzen zaiona da
ezin bilatua.
Mañukorta
Txomin ematen didak
beiratuta pena,
Mañukorta hemen dek
mutilzahar lerdena,
nuan toki danetan
diat zoramena,
gaur'e topatuko nuke
neretzat dozena.
Garmendia
Dozena baditula
erromeri ta jai,
Ereñozun'e badek
behar hainbeste gai,
baina honentzat ote da
esan hainbeste galai?
Nik ez dit aginduko
ta hor konpondu hai!
Manukorta
Mañukorta ez zegok
burutik ustela,
nun-nahi juergarik juerga
ez negok txepela,
jarraitutzeko horrela
ni ez nauk motela,
biok jarraituko diau
lehen gauden bezela.