Bertsos - View details   To know more about this section

1991-07-23 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-07-23 Zornotza Jaialdia
Conductor
Ormaetxea Zenikazelaia, Unai
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Lopategi, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Kurtso berdinean zaudeten bi ikasle zarete, baina íkusten denez, Jon, nahiko altu dabil urtez, izan ere urterik urte kurtsoak errepikatuz ibili da. Kurtso honetako azterketa iritsi da eta Jonek zera esan dizu: Unai, "Chívame tú!"

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-07-23 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Azterketa bat heldu da eta
galdetzen dago zer egin,
egia esan neroni ere
ez nabil hortan oso fin,
baina ahal dudana esango diot
gaurkoan ahaleginekin,
hau jubilatu baino lehenago
kurtsoz behingoz pasa dedin. (BIS)
J. Lopategi
Urterik urte kalabazakin
izan dot nahikoa arantza,
gaurkoan ere bide onetik
ez doa nire balantza,
laguntza eskatzen hasia nago
hortan ez daukat zalantza,
zahar gaudenontzat gazte jendia
dogu beti esperantza. (BIS)
U. Iturriaga
Egia esan esanarekin
geratua da Jon bapo,
baina arrazoiak ere eman ditu
orain nire kanturako,
txibatutzea ez da erreza
honako egoeratako,
txuleta zer dan ez daki eta
orria pasa beharko. (BIS)
J. Lopategi
Orain arteko gure harremana
lagun bezela genduan,
ni ikastera jarria nintzen
adinetik beranduan,
kalabaza ta desprezioak
ditut nik neure munduan,
zeozegaitik jarri nahiz hemen
listoenaren onduan. (BIS)
U. Iturriaga
Eskerrik asko esanagatik
jarri behar nauzu gorri,
baina honakotan lagundu behar
izaten diogu elkarri,
arin batean emango dizut
ta berriz gero ekarri,
paper osoa kopia zazu,
izena zeurea jarri. (BIS)
J. Lopategi
Alaitasuna daukat orantxe,
lehenago nenbilen triste,
esperantzakin datozelako
albotik zenbat albiste,
banekien nik nun eta zelan
hasi behar nuen eske,
neure firmakin bialduko dot,
ikasi dot horrenbeste. (BIS)