Bertsos - View details   To know more about this section

1991-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-05-03 Legazpi Jaialdia
Conductor
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Badakizue, Jon Sarasuak goi mailan duela gailurra, urrutira iristeko asmoa du nonbait... Jakin dun "Asalto al poder" liburua irakurtzen ari dela, Mario Conde, Banesto Banketxeko zuzendariaren bizitzaren berri ematen duen liburua.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"Asalto al poder" irakurriaz
hor nabil bete-betean,
eta praktikan jarri nahi nuke
hau epe labur batean,
bate lotsarik ez dut sentitzen
gauzak garbi esatean,
Lazkano kenduz, egona baita
ez dakit zenbat urtean,
lehendakaritzan jarri behar dut
Bertsolari Elkartean. (BIS)

Baina oraindik gorago ere
nik hartu nahi nuke grina,
kultur arloan ere badaukat
nik proiekzio bikaina,
lau urte barru kultur sailburu
jarriko naiz alajaina,
hau Jaurlaritzan nahiko kartera
zaila omen degu baina,
okerrenean ere egin leike
Joseba Arregik aina. (BIS)

Bertsolaritzan, gero kulturan,
azkenik politikari,
nere irudia zaindu ta zaindu
aspalditxoan naiz ari,
faltsu samarra ere banaizenez
hau ez ote zait nabari,
lekua kenduz orain dagoen
Bizkaiko gafadunari,
laister ikusi behar duzue
Sarasua Lehendakari. (BIS)