Bertsos - View details   To know more about this section

1991-07-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Euxebio Igartzabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-07-20 Legazpi Jaialdia
Conductor
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Authors
Igartzabal, Euxebio
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lehen bezala jarraitzen al dute lehenagoko juerga haiek? Edo etxean berdin aguantatzen al dira?

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-07-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Euxebio Igartzabal

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egiten badet parranda,
trago batzuek edanda,
hurrengo eguna igaro behar
ohean etzanda,
egiak garbi esanda,
gaztea leheno nintzan da
sarri ni nago sufritzen eta
andreak demanda. (BIS)

Ta egiten badet dantza,
zenbat zabu ta balantza,
gorputza zutik edukitzeko
kezka edo zalantza,
pasa ondoren arratsa,
zer egoera narratza,
gorputza minez, burua ere bai,
eztarria latza. (BIS)

Puzkarra eta eztula,
bate tarterik ez dula,
holakorikan lehenago
ez nun pentsatzen sekula.
Zertarako egin burla?
Zertarako disimula?
Sasoia ere agur egiten
hasia zaigula. (BIS)

Bukatu baina lehenago,
azalduko det zeharo,
behar bada gaur esan dizuet
dan baina gehiago,
oraindik ez naiz akabo;
oraindik ez naiz hain babo,
baina gero ta gertuago dut,
antzemanda nago. (BIS)