Bertsos - View details To know more about this section
1991-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
| Bertsoa entzun | 
1991-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
		
				
				Stanza name: 
		Neurri luzekoak 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Gerra ez degu futbol saio bat
bijoa hori lehenbizi,
gehienez ere gaur eguneko
gizartearen minbizi,
amerikarrek hilak kontatzen
zenbat gogo ta kutizi,
batzuk inundutik igesi,
besteak elbarri bizi, (BIS)
era hortako txikiziorik
ezin al zan galerazi?
Galtzaile denok gertatu gera,
inork ez du irabazi. (BIS)
Irabazleak ere galtzaile,
galtzaile berak ez ezik,
gizonak ezin konpon dezake
era honetako gauzik,
era jainkoen kontua bada,
nun dago jainko kapazik,
inortxo ez dago pozik,
neroni etsita kasik, (BIS)
gainera honek puska batean
ez du konpontzeko trazik,
pakea ez baida gerrarik eza,
gerrarik nahi eza baizik. (BIS)
