Bertsos - View details   To know more about this section

1991-06-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-06-07 Oñati Jaialdia
Conductor
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lazkao-Txiki, hanka hutsik San Antoniorengana joan ondoren, esperantza guztiz etxera zetorrela, neskazahar, baldar, bizardun batekin egin zuen topo. S. Lizaso, neskazaharra.

Description

Melody
Eguna pasa nekean eta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-06-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkao-Txiki
Promes eginda ni izandu naiz
San Antoniora juana,
emakume bat bilatutzea
zan eskatutzen nuana,
azkenik horra nola erten dan
Lazkao-Txiki honen plana,
neska zahar haundi hau ote det nik
San Antoniok emana? (BIS)
S. Lizaso
Egun guztian Urkiolan naiz
ustez benetan ibili,
limosna, otoitz, eta kandelak,
denak ditut erabili,
baina santuai piztutakoak
beharko ditut itzali,
mutil oso bat eskant diot
eta erdia bidali. (BIS)
Lazkao-Txiki
San Antonio, hau ote nuen
nere otoitzen ordaina?
Bidali dezun neskazahar hauxe
ez da bizio apaina,
erdi naizela esaten ere
hasia da alajaina,
mutila behintzat oindik oso da,
txiki xamarra da baina. (BIS)
S. Lizaso
San Antoniokin sinetsita
hor saiatu naiz planean,
eta begira zer erregali
neretzako azkenean,
ziur ez dakit baina entzun det
neure aman esanean,
zu ama haundi banintzadela
munduratu nintzanean. (BIS)
Lazkao-Txiki
San Antonio bihotzekoa
hau da eman didazuena?
Neretzat gorde al dezu bestela
saldu ezin zenduena?
Ez izan arren mutil haundia,
ederra, eta gizena,
pentsatu gero ni erantzitzean
naiz hazi izan naizena. (BIS)
S. Lizaso
Besterik ez ta txikiarekin
bildu beharko gaurkuan,
nolabait ere hasi beharko
hartu emanan jokuan,
berak esan da haunditzen dala
arropak kendutakuan,
lasaitu zaite sartuko zera
halare nere kolkuan. (BIS)
Lazkao-Txiki
Neskazahar hau ez dago bizioz
umila eta apala,
badakizute arpegian'e
bizar haundia daukala,
horrelako bat nik ez hartzea
hobego det ahal dala,
pentsatutzen det erantzitzean
nere berdintsua dala. (BIS)
S. Lizaso
Lehendabizitik zirri egin dit
ta gero eman bi muxu,
itxura danez ofiziuan
berri zerbait badakizu,
eta bizarra dadukatela
zergatik esan didazu
bizar gehiena dedan lekua
gehiena maite badezu? (BIS)
Lazkao-Txiki
San Antonio bihotzekoa
zu're ez dakit zer zeran!
Hau bezelako neska zaharrak lehen
ere baneuzkan aukeran,
bizar haundia arpegian da
gorputzan dadukan eran,
dudan jartzen naiz neskatxa edo
trabestia ote zeran. (BIS)
S. Lizaso
Emakumea naizela hemen
agertu behar det garbi,
San Antonio egin zaidazu
behar dedan hainbat argi,
eta bihar goizean nahi nuke
nere ondoan oskarbi,
honelako bakarra gutxi det
eta ekarri itzazu bi. (BIS)
Lazkao-Txiki
Bi meza diru eman ditut nik
hau dedalako medio,
horretarako esan al ditut
horrenbeste errosario?
Nerekin oso gaizki portatu
zera zu San Antonio,
zeuretzat nahi badezu hartzazu,
neretzat ez du balio. (BIS)
S. Lizaso
Ekainaren hamairuan zai
hor egona naiz lehenago,
ilusioa franko baneukan
baina guztiak akabo,
berak ez du nerekin nahi eta
ni hortan konforme nago,
beraz neskazahar pasa behar det
beste urte bat gehiago. (BIS)