Bertsos - View details   To know more about this section

1992-05-29 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-05-29 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
J.Lizaso, bere aita, 65 urte martxoan beteta eta jubilazio kontua barra-barra, txalo zaparradak, momentu beroa eta ez dakit, sumatu dut begiak bete xamarrik ez ote dituen. Ba al daukak aitari ezer esateko?

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

People
Lizaso, Joxe

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-05-29 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neretzat ere berezia da
omenaldiko eguna,
ta ai baneki nola osatu
nere bertsozko jarduna,
inor badago, ni nago hemen
omenduakin zorduna,
nola lotura hirukoitza dan
elkarganatzen gaituna:
Bera dut aita, bera dut maisu,
bera dut nere laguna. (BIS)

Kexa guztiak zuretzat gorde
ta bertsolari alaia
Maitale eta maitea izan nahi
hori zendun zure nahia
Lortu dezula entzulegoan
erantzuna da epaila
Nahiz ta malkoak berez ohi duten
samintasunan usaina
pozaren pozez begiak busti
aita bazendun garai. (BIS)

Esker onezko omenaldiak
ez du egiten gaitzikan,
zor dizuguna eman dizugu
ez degu beste gauzikan,
bertsolaritzan zeure leku bat
badaukazu oraindikan,
eta zugatik ez det entzun nahi
erretiroko hitzikan,
zure ordezko ez baigerade,
jarraitzaileak baizikan. (BIS)