Bertsos - View details   To know more about this section

1992-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia
Gai-emailea
Muniategi, Abel
Bertsolaris / Authors
Ajuria, Ireneo
Azpillaga, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Andre gizonak zarie. Azpillaga, emaztea; Ajuria, senarra. Euskaldun senarra ei da andreari etxean etxeko biharretan gitxien laguntzen dautsona mundu zabalean.

Description

Melody
Andre Madalen andre Madalen
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jon Azpillaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Azpillaga:
Euskal Herriko etxekoandreak
aurkitzen gara tristiak,
harriko lanak da garbiketak
eiten ditu emaztiak,
ondo dagie siloian jarriz
telebista ikustiak,
honen antzeko gizonak dira
hemen dagozan guztiak.
I.Ajuria:
Aizu, gizona, txarto zabiltza
esandako eritzian,
pisu apurrik ez dot ikusten
andrean kontzientzian,
dozena erdi plater garbitu
ta erreginan antzian,
lan dana ez du gizonak eingo
kanpuan eta etxian.
J.Azpillaga:
Gizon traketsa hartu ezkero
andrea dago kakuan,
neska gaztetan konturatzea
hobea da halakuan,
honek fabrikan lana eiten dabe,
guk etxian da kanpuan,
honek andretzat hartu ginduzan
kriadak geralakuan.
I.Ajuria:
Neri haginak erakusten gaur
daukat andretxo okerra,
gure artean gaur arte ere
sortu da hainbeste gerra,
urre gorrizko andre zala ta...
baina gertatu alperra,
hau andre fina ez zan izango
holako andre ederra.
J.Azpillaga:
Etxera etorri bi musu emon
horrek egiten dau grazi,
denbora asko pasa ta gero
zer diran dogu ikusi,
andreak berak egiten ditu
umeak egin da hazi,
gizon alperra hartzea baino
hobe da neskazahar bizi.
I.Ajuria:
Zeu alperra ta gizona dala
gaur emon dozu aitzera,
sorginkeria badarabiltzu
beste askoren antzera,
umerik ez da eta gizona
mantentzeko ez bazera,
gaurtik aurrera joan zintezke
zeure amaren etxera.
J.Azpillaga:
Abadearen bendiziuak
hor sartzen gaitu zakuan,
gizonen gauzak nolatan diran
konta nahi nuen gaurkuan,
afaltzera urten eta gau dana
pasatzen dabe kanpuan,
sinpatikuak etortzen dira
lau kopa edandakuan. (BIS)
I.Ajuria:
Gizonak beti agertuten dau
bere grina edo jenio,
nere emazteak zuen aurrean,
entzulea, gaur zer dio?
Errepikatu behar dautzat bai
gelditu bainaiz serio,
aspaldi hontan ogeko lanak
eiten be ez dau balio. (BIS)