Bertsos - View details   To know more about this section

1992-05-02 Eskoriatza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-05-02 Eskoriatza Jaialdia
Gai-emailea
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Los Anjeles-eko beltz bat izango zaitugu

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-05-02 Eskoriatza Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pazientzia agortu zaigu
ta eman erantzun bortitza,
esklabutzan da zurien mende
baidaramagu bizitza,
jipoitu eta hiltzen gaituzte
ta halare libre dabiltza,
zuriek berdin egingo zuten
aldrebes izan balitza.

Ejerzitoa bota digute
ta preso jarri etxean,
ausarten haiek zakurren gisan
katez lotu espetxean,
indarkeriak isildu arren
gorrotoa bihotzean,
hemen pakerik ez da izango
lege on bat jarri ezean.

Naturak ere jarri zituen
aurka eguna ta gaba,
era berean zuriek beltzoi
hainbat oztopo ta traba,
hartu helburu berdintasuna,
kolore kontuak laga,
zuek bezela gu ere gera
amaren seme-alaba.