Bertsos - View details To know more about this section
1992-08-21 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
1992-08-21 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mutil bat degu izenez Migel
ta bere neska Susana,
beste mutila Potroinaxio
eta bere neska Ana,
baina holako nobela hoietan
sarritan gertatzen dana,
nor berak ez du berea maite (BIS)
baizik eta besteana.
Baina Susana egin zan Anan
amante edo amanta,
Migelek berriz enfermera du
rubia platino galanta,
Potrinaxiok oheratzen du
lagun Migelen koinata,
Aitasanturik ez da agertzen (BIS)
zahartu egin omen da-ta.
Bat birekin da bi bakarrekin
ze ariketa mardula,
konbinapenak zenbat diraden
ezin liteke kalkula,
duda bat daukat azken pajinan
"Amaia" ipintzen dula,
neska hori zeinen nobia degun (BIS)
ez det ulertu sekula.