Bertsos - View details   To know more about this section

1992-03-28 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Roman Maiz "Okelar"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-03-28 Mutriku Lagun-artekoa
Gai-emailea
Ugarte, Arantza
Bertsolaris / Authors
Azpillaga, Jon
Maiz, Roman "Okelar" (1928-2015)
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Okelar oilategira joaten da hegaztiei jaten ematera eta oilanda bat topatu zuen itota... Jon Azpillaga bere txakurrarekin paseatzen zebilen

Description

Melody
Umildadea urruti eta A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-03-28 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Roman Maiz "Okelar"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Okelar:
Gaurko eguna neretzat ez da
oso ederra izandu,
ai, Azpillaga, hobe bisitaik
hona egin ez bazendu,
txakur txikia bere atzetik
oraindik ez du zuzendu,
oilategian bera dan baino
oilanda haundiua jan du.
Azpillaga:
Ez zazutela arren sinistu
Romanek esan duana,
txakur txiki bat badet etxean
da zaitutzen badet lana,
honek esan du txakur bat bada
bere oilua jan duana,
nereak nola jango zuen, ba,
etxean sobran daukana?
Okelar:
Tankera laister eman diot, bai,
pasa danean atian,
tripa nahikua ximur zuan da
goseak zegon artian,
beronek ere bada ez bada
ez du eraman katian,
eta oilanda hartuta harek
etxera erun bitartian.
Azpillaga:
Nere txakurra txikia da ta
arren ez zaite harritu,
uste al dezu zure oiloa
hark ote duen garbitu?
Andrea ta ni inbusteritan
biok liluratzen gaitu,
ta ez da ezer itotze'itunak
etxera ekartzen baditu.
Okelar:
Etxean okela badaukala ta
badabil nahiko orgullo,
lehenagotikan bagenduan guk
hegaztitan zenbait pilo,
txakurra ondo lotu zazu ta
eman hamar korapilo,
bestela laister gelditu bi'eu
ez oilanda ta ez oilo.
Azpillaga:
Oso errez da beste bateri
ez diran kulpak ematen,
nere txakurrik ez dabilela
ere nik ez det esaten,
katetik hartu ta noizbaitian
mendi aldera naiz juaten,
neriai kulpa emanda zure
etxekoa ai da jaten.
Okelar:
Dirudienez gauzak ez dabiltz
oso bide zuzenean,
eta konformau beharko dezu
orain nere esanean,
hain zuzen ere oilanda falta
txakurra pasa danean,
zaitu ezazu edo alperrik
ari gerade lanean.
Azpillaga:
Oilandan batzuk falta direla
Okelarko basarrian,
nere txakurran erruan ez dala
nago esan beharrian,
sokatik lotu ta ibiltzen det
nik beti nere urrian,
nere zakurra baino hoberik
ez da Motriko herrian.