Bertsos - View details   To know more about this section

1992-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1992-07-25 Errenteria Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Arozena, konturatu zara zure alaba Estitxu, Irazurekin aritzen den bakoitzean pozez txoratzen itzultzen dala.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1992-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.Arozena:
Nere alaba urte batzutan
zebilen nahiko iluna,
gero bertsotan hor jarri nuan
nik nere maite kuttuna,
Irazu dauka plaza askotan
berak kantuko laguna,
zugandik beti pozez dijoa,
zer da egiten diozuna? (BIS)
Irazu:
Bertso langintza bion artean
ez da izaten tristia,
askoz hobea ondorengotan
pasatzen dena ikustia,
baina Manolo aitormenik ez,
hobe isilik uztia,
edo bestela galduko luke
romantizismo guztia. (BIS)
M.Arozena:
Baina kezkati aurkitutzen naiz,
aita naiz halabeharrez,
alde batetik poztutzen naiz ni
ikusirik irribarrez.
"Zorion dena nondik ote du?"
jakiten ez daukat errez,
gutxieneko esan zaidazu
maitatzen dezun edo ez. (BIS)
Irazu:
Aspaldi hontan badabilkigu
txit ibilaldi itzela,
esango nuke etorkizuna
nahiko ona datorrela,
ta Arozena nolatan egin
horren galdera txepela,
ez al dakizu arpegitikan
leitzen jakin behar dela? (BIS)
M.Arozena:
Leitua det nik bai arpegia
irribarrez ikusita,
eta jakin det biharko ere
egin dezutela zita,
bertsolari bat gehio etxean
horrekin ez naiz etsita,
zatoz Lesaka Eztitxurekin
zure kuartela utzita. (BIS)
Irazu:
Hara berriz'e "zatoz nigana"
aita tonto baten gisan,
nunbait gaztetan ez dezu holako
esperientzi onik izan,
esanaz dabil kuartela utzita
etxera bisita nezan,
nunbait ez dio gaurik onenak
nun pasatzen ditun esan... (BIS)