Bertsos - View details   To know more about this section

1993-03-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-03-21 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Orbegozo, German
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Altza auzoan dauden etorkin askoren semeak euskara maitatzeko bi arrazoi sendo azal itzazu.

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-03-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etorkinaren seme ugari
seguru daudela hemen,
bere burua defendatzeko
behar du nahikoa kemen;
neuk'e badakit zailtasuna ta
bide luze hori zer den,
arrazoi onak aurki ditezke
azaldu beharrean gauden
zer lur zapaltzen ari geran ta
zein herritan bizi garen. (bis)

Askotan entzun ohi ditugu guk
halako esaldi okerrak,
"joder euskara zaila dala-ta"
gu gerala hain alperrak,
bainan mendian horren libreki
ez dira ibiltzen eperrak,
eror ditezke atzetik bada
halako ehiztari senperrak,
hemen alperrak ez dira behar
baizik ikasle ederrak. (bis)

AEK dago gure bide bat
sarritan hartu beharko,
nahiz-ta oztopo ugari izan
beti aurrera joateko;
borondatea jarri behar da
ez zazutela usteko,
izerdi pixka bota behar da
gure helmuga hartzeko,
gure herria nazio bat da
euskara dala tarteko. (bis)