Bertsos - View details   To know more about this section

1993-04-03 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-04-03 Zornotza Jaialdia
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Murua, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Talde honetan, Joxe Mielekin kantuan esperientzi gehiena izan duzuenak zuek zarete, beraz, bertsoz esaiguzue orduko oroitzapenak.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-04-03 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Gauzak holaxe izaten dira
inor ez baita betiko,
gizon txiki ta bromoso hura
gehienok gendun begiko,
orain gugandik urrun joan da
ta bihotzak zenbat brinko,
halare pozik egoteko gai
bagerade nerekiko,
irriparrea bizi den arte
Joxe Miel ez da hilko. (bis)
Murua:
Haundia gendun guztia ia
nik egiten det aitortza,
aldi berean gidari sendo
ta lagun bertso morrontza,
aldi berean zuhurtasuna
aldi berean bihotza,
aldi berean negar malkoa
ta lehertzerainoko poza,
udaberriko lehen lorea,
neguko azken izotza. (bis)
Egaña:
Umore ona ezker eskuin
sentimentuak goi ta behe,
jendeangana iristen zekin
beti xuabe-xuabe,
hainbat urtetan zehar egin zen
gure bihotzaren jabe.
Orain zer egin? Nola jokatu?
Denok zalantzatan gaude,
zer izan gendun kontatu nahian
mito bilakatu gabe. (bis)
Murua:
Gure bertsoak izan zintuen
hasi berritan haurride,
zure bertsoak guztia zeukan
ohe zuri ta maindire,
parre algaren aita zintugun
irrifarraren senide,
barru guztia hustuta gero
mundu berrirako bide
hartu dezu ta lore guztiak
negarretan ari dire. (bis)
Egaña:
Gaur goiz partean berria entzunda
izoztu egin zait odola,
Txikia beti irriparrezka,
ta Txikia beti hola,
abertzalea, bertsolaria,
adar askodun arbola,
hire itzala gure artetik
ez dek urtuko inola,
aio Joxe Miel ondo ibili,
hagon tokian hagola. (bis)
Murua:
Atsekabea, egon ezin bat
zu gugandik joan beharrak,
finean fina, zintzoan zintzo,
euskeraz biziz zuztarrak,
ameslariak begi bizkorrak,
zorrotzak zure giharrak,
gogoan dauzkat "Oh! Baserritxo"
edo "Amaren bularrak".
Bizi pozari eutsiko dio
zuk emandako indarrak. (bis)