Bertsos - View details   To know more about this section

1993-06-12 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-06-12 Bergara Jaialdia
Conductor
Gabilondo, Balendin
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azken urteotan, Bosnia-Herzegovinako gerra dela eta, zenbait emakume eta ume bortxatu dituzte. Ba al da arraizorik hortarako?

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-06-12 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Balkanetako gerrak
dirau urtebez,
eta itxura onik
han ez dago batez.
Bortxakeriak nunahi
ta haurrak negarrez;
konponbide izpirik
ez dago, tamalez...
Arrazoirik ez dago
ta hitzik ere ez.(bis)

Hango triskantzak eta
hango sarraskiak,
hango armen hots eta
hango angustiak;
etxe eta kaleak
odolez bustiak,
argirikan ez dauka
pake eguzkiak...
Lotsatu behar ginake
gizaki guztiak.(bis)

Gure partaidetza ere
ez da noski hutsa,
denon esku baitago
pakearen funtsa.
Han dute herioa
ta dute gurutza,
zerbait bidal dezagun
hemendik haruntza:
lehenbizi kontzientzia
ta gero laguntza.(bis)