Bertsos - View details   To know more about this section

1993-06-18 Olaberria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-06-18 Olaberria Jaialdia
Conductor
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lizaso, haurdun dagoen emakume bat dugu, entzun eta irakurri du, nahiz eta oraindik jaio ez, barruan dagoen haurrari hitz egitea oso ona dela. Hitz egion barruan dagoenari.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-06-18 Olaberria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aitak hazia erein zulako
nere baratzan, itxuran,
orain ernetzen ari zerade
jaiotzea dan helmugan.
Nik maitekiro mintzatu nahi det,
ez naiz ibiliko dudan,
jaiotzerako jakin dezazun
zeinen maitea zaitudan.

Bere garaian etorri zaitez,
ez agertu ezustean;
eta partoan, ene umetxo,
burua erakustean,
sendagile edo emagileak
zilborrestea haustean,
pozaren pozez negar eingo det
zu negarrez ikustean.

Orain artean zilborrestetik
dizut jakiak emanak,
baina mundura zatozenean
aldatzen dirade planak:
jakin ezazu bi bular goxo
izaten ditula amak...
Bizi iturri izango dira
aitan jostailu izanak.