Bertsos - View details   To know more about this section

1993-04-16 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-04-16 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Euzkitze, Bill Clinton da eta Sebastian, bere guardaespaldasa. Clintonek egunero footing egiteko ohitura du, baina bere guardaespaldasak ez, eta hor ibiltzen da bere ondoren larri.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-04-16 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Clinton ez zaidazu jo
neri adarrikan,
goizero ez da hola
ibili beharrikan,
zure atzetik ez naiz
joango alperrikan,
motorra ekarri edo
segi bakarrikan. (bis)
Euzkitze:
Horrelakorik ez zait
esan orain arte,
tipo hauek aurpegi
galanta daukate,
beti ibiltzen zera
nigandik aparte,
zugatik baldin bada
lasai hilko naute. (bis)
S.Lizaso:
Ez naiz asko harritzen
hortaz ohartzea,
hori da zure lanak
dakarren trantzea,
eta gertatzen bada
tiroka hastea,
ez dezu ba usteko
parean jartzea. (bis)
Euzkitze:
Ez dakit zure esana
egia izan den,
enteratu naizenez
potroso bat omen;
"paren ez naiz jarriko"
bota dezu hemen,
pozik jakingo nuke
zertarako zauden. (bis)
S.Lizaso:
Arrazoia badezu
hori galdetzeko,
ta ez zaitea jarri
kopeta beltzeko,
Etxe Zurian nago
ni zure antzeko,
lan gutxi egin eta
ondo kobratzeko. (bis)
Euzkitze:
Zure ateraldiak
ez dira txukunak,
hara zer bota didan
ondoko lagunak,
zure alperkeriak
dira ezagunak,
beraz bi bagera hori
egiten degunak. (bis)
S.Lizaso:
Nunbait bi izatea
ez dezu graziko,
baina lagun hoberik
ez zun mereziko,
zugandikan lanean
ez det ikasiko,
eta korrika ere
ni ez naiz hasiko. (bis)
Euzkitze:
Gizon efikaza da
bere baldarrian,
baina orain jarri naiz
postura txarrian,
nago metodoren bat
hartu beharrian:
Montekristo bat jarri
muturran aurrian. (bis)
S.Lizaso:
Sistima hori ez zan
zuretzat kaltean,
aproba egin zazu
tartean-tartean;
"jarriko det -zenion-
ahoa betean,"
baina ostu dizkizut
lo zeunden artean. (bis)
Euzkitze:
Honekin gauza onik
ez da aterako,
kontratatu nuan da
neure kalterako,
beraz neurriak hartzen
ausartu beharko,
boluntario zaude
kalabozorako. (bis)