Bertsos - View details   To know more about this section

1993-05-08 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-05-08 Elizondo Jaialdia
Conductor
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Badakizue bertsolariok bertso saioaren aurretik beti izaten degu halako urduritasun bat, geldi egon ezin bat, komunera joan behar bat eta abar. Peñak ere izan du halako bat saio honen hasieran eta hor joan da Intzara, baita komunean sartu ere. Une hontan hantxen dago komunean eseri eta ateari begira. Zer jartzen du atean?

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-05-08 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lasaitu nahi nuen nik
krisketa itxita,
hura zen puzkar hotsa
galtzak erantzita,
gero zer ikusiko
bertan eserita?
Porky-ren pegatina
Fragai erantsita. (bis)

"Gora Intsumisoak",
"militarrei pum,pum",
"Kakitzat ta Jo-ta-ke",
"Indurain txapeldun",
"Gora Juan Carlos, Alli"
eta "gora Aizpun",
ta kontraesanetako
Nafarroa euskaldun.(bis)

Erderaz irakurtzen
hor hasi naiz gero,
"Sarasua Bollito",
"Egaña porrero",
"Murua potroso" ta
"Perez parrandero",
bihotz baten ondoan
"Peña te quiero". (bis)