Bertsos - View details   To know more about this section

1993-06-26 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1993-06-26 Usurbil Jaialdia
Conductor
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Petsona baten bi begi zarete. Mikel begi ona eta Jokin betokerra izango da.

Description

Melody
Minberatu zaizkigu
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1993-06-26 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Bi begi diferente
gaituzte berezi,
ta biok badaukagu
nahikoa desgrazi:
batera ta bestera
begiraka hasi,
zuzen begiratuta
dena oker ikusi.
Sorozabal:
Begi okerra ez da
hain gauza normala,
baina aitor dezagun
beharrezko dala;
nola bidea sarri
ohi degun zabala,
nik hura ikusten det
hara nihoala.
Mendizabal:
Egin beharko degu
bion arten tratu:
gauzak nola ikusi,
nola begiztatu.
Jendeak ere badu
endreduz pekatu,
begira hasi ta ez daki
nori begiratu.
Sorozabal: Begi okerrarentzat
txarrak dira sonak,
desgrazi bat du hori
gertatzen zaionak,
baina begi okerrak
dira gauza onak:
ikuspegi zabala
behar du pertsonak.
Mendizabal:
Ez didazu plazara
arrazoi ederra;
ikuspegi kontuan
badaukagu gerra,
bati begiratuta
bestea hartu berra,
zabalena da baina
ez da hain okerra.
Sorozabal:
Nahiz ta begi okerra
ez izan dotore,
kotxea txofertzeko
izaten da hobe;
adelantatzen hasten
baldin badirade,
bapo ikusten ditut
ispilurik gabe.
Mendizabal:
Kotxean sartu eta
jo pareta, traka!
Ta orduan gertatzen da
horrenbeste marka.
Istripuaren kulpa
begi okerrak dauka...
Ertzaina etortzean
neri begiraka.
Sorozabal:
Nahiz ta sarri ibili
bidea galduta,
nik nere orguiloa
ezin det izkuta;
kotxean ibiltzen naiz
hara beiratuta,
baztarra jo ezkero
kotxearen kulpa.
Mendizabal:
Ez da ederra gero
gure abelera,
ta zer egin gentzake
hemendik aurrera?
Antiajuk jaztea
askosaz hobe da,
eta disimuluan
pasatuko gera.
Sorozabal:
Pertsona denak ditu
hemen bi begi ta,
beti ibiltzen gera
biak irikita;
gurekin ezin leike
gauza onik jarri ta,
ibili beharko du
begi bat itxita.