Bertsos - View details   To know more about this section

1994-07-25 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-07-25 Usurbil Jaialdia
Conductor
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Europarantz oporretako bidaia egina duzue. Biak motoz joan zarete bata bestearen atzetik. Zer nolako pasadizoak eta nolako lekuak ikusi dituzuen jakin nahi genuke.

Description

Melody
Anai-arrebak hementxe nator
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-07-25 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Aspalditikan ginaden biok
bidaia baten idean,
halako batean gure asmoak
jarri ginuzen aidean;
ni motoaren aurrean nintzen
eta hau atzekaldean,
trailerrak baino traba gehiago (bis)
egiten genun bidean.
X.Zeberio:
Jantzi genduen kasko haundi bat
larruzko zenbat erropa,
esan genduen aurtengo hontan
pasa behar degu Europa;
bazkaltzen guk bi txanpain botila
ta beste hiruna kopa,
eskerrak behintzat pago arbolik (bis)
ez gendun bidean topa.
S.Lizaso:
Edozein jendek hartuko zigun
aldrebes parean traza,
biok batera urrutira heldu
ez zen langintza erraza;
hala ta guztiz ez pentsa gero
estutu zenik arnasa,
Europa aldera abiatuta (bis)
mugatik ez ginan pasa.
X.Zeberio:
Ai zer puzkarrak gure motoak
hara aldapan gorakon,
eskerrak jaunak ibili ginan
hala etxetikan kanpon;
gure Lizaso erdi-erditik
ta besteari hor konpon,
jendea laister baztertutzen zan (bis)
elefantea zalakon.
S.Lizaso:
Biok ginaden hondartza baten
zerbait egiteko grinan,
hemen astunak geran ezkero
gu ez ginaden arinan;
eta gu biok biluztu ginan
Hendaian plaia ezkinan,
haseran jende asko zen baina (bis)
bakarrik gelditu ginan.
X.Zeberio:
Hala ta guztiz pasa genduen
zenbat gora ta beherako,
Hendaian plantatu ginaden gu
hara zenbat horrelako;
Gendarme xahar bat etorri zan ta
bidea zan txirolako,
handik laister bialdu ginuzten (bis)
asko jaten gendulako.