Bertsos - View details To know more about this section
1994-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1994-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Peñagarikano:
Ez da erreza txapelketaren
su haundi horiek hiltzen,
bat baino gehiok esaten dute
hura Anjel Mari al zen?
Gaizki egin nun, ez det ukatzen
tristurik ez det azaltzen,
txapeldun batek jakin behar du
irabazten eta galtzen.(bis)
J.Enbeita:
Zorte okerrak gure artean
jo zigun beraz aldaba,
ta inguruan sortu genuen,
jaunak, hainbeste algara,
nire kamioiak pintxazoa ta
ondoko honek pajara,
baina hurrengo saioan berriz
puntuan izango gara.(bis)
Peñagarikano:
"Peña zer dabil?" esaten zuten
hango entzule gehienak,
holako gauzak egiten ditu
nerbiotan lotzen denak,
baina utz ditzadan nere saminak
atsekabe eta penak,
behingoagatik txapela dauka
bertsolaririk onenak.(bis)
J.Enbeita:
Kontzentrazio falta banuen
ta ideia eskazia,
beti ez baita frutu bihurtzen
ereiten dugun hazia,
baina ez pentsa pena dudanik
txapela ez irabazia,
Andoni lako baten aurrean
galtzea ez da desgrazia.(bis)
Peñagarikano:
Hamar bat mila entzule ziran
hala ere ez da gehiegi,
pozez bustita ikusten nitun
txapeldunaren bi begi,
hor dator Jokin, hor dator Unai
edo Haritz Lopategi,
gazteak ere badatoz eta
bide horretatik segi.(bis)
J.Enbeita:
Bertsolariok ibili ginen
genuen dana emanez,
sarri askotan karga astuna
barrenean eramanez,
gaizki eginda ez naiz hasiko
aspertu egin naiz esanez,
neure bidean jarraituko dut
nahiz ta txapelik izan ez.(bis)
Peñagarikano:
Bertsolaritzak dun esparrua
lehen estua gaur zabala,
baina gauz onak aipatutzea
hori ez da hain normala,
pentsatu gero Euzkitzek ere
arrazoia badaukala,
"nik maite dizut" esanez gero
zigortu egin behar dala.(bis)
J.Enbeita:
Epaimahaikoak hor daude eta
eurak saia daitezela,
komeni dena ez itotzea
bertsolaritzan batela,
geure artean beti jarraitu
sendi batu bat bezela,
horren ondoan anekdota bat
besterik ez da txapela.(bis)