Bertsos - View details   To know more about this section

1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-02-12 Zarautz Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aste honetan, hilaren 9an, 100 urte bete ditu Manuel Lekuonak.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze:
Bihotz barruan daramatzagu
hizkuntza eta kultura,
nahiz ta gauza hauek ulertzen ditun
bakoitzak bere modura,
nahiz ta aspaldi xamar hila den
aiton maitagari hura,
berari esker dago bizirik
ahozko literatura.(bis)
Egaña:
Esku dardarti batzutan hartuz
herri kulturan brujula,
kontuan izan On Manuelek
lan latzak egin zitula,
literaturaz liburukote
sakona eta mardula,
bertsolaritzak zenbat zor dion
ez da jakingo sekula.(bis)
Euzkitze:
Bertsoz ohore egin nahi diot
gure maisua zen hari,
berari esker izan gaitezke
euskaldun ta bertsolari,
baina joan zen hor utzi ditu:
Julen, Andoni, Juan Mari,
jarraitzailetzat behar badira
badago jende ugari.(bis)
Egaña:
Bertsolaritza ipini zuen
euskal kulturaren jiran,
ordurarteko zenbait itsu ta
egozkorren ikusmiran,
ustegabeko baieztapen bat
egin behar det segiran,
apaizak lagun ez ditut baina
batzuek finak baziran.(bis)
Euzkitze:
Hainbat pertsonak hil eta gero
hartu ohi digute sona,
hoietako bat aipatu nahirik
arrimatua naiz hona,
apaiz lanean zintzoa bezain
lege oneko gizona,
zuri asko zor dizugu eta
esker mila Lekuona.(bis)
Egaña:
Betsolaritza gauza hutsa zen
hura heldu baino lehenago,
ta Lekuonak eman zizkion
ospe ta fama gehiago,
alde hortatik ondorengoak
zordunak gera zeharo,
gure artetik joan zen baina
guretzat bizirik dago.(bis)
Euzkitze:
Bere bi anai nonbait hil ziren
Francok afusilatuak,
esker on hauxe eskeini zion
mundu madarikatuak,
baina askotan larre motxak e
ematen ditu fruituak,
gaur ez dauzkagu Euskadin asko
hura bezain maitatuak.(bis)
Egaña:
Sei-zazpi urte joan zala ta
oraindik ere goguan,
hiru hitzetan azaldu nahi det
zerk harrotzen naun munduan:
laroitaseiko final egunez
sari emate orduan,
fotografi bat dabaukadala
On Manuelen ondoan.(bis)