Bertsos - View details   To know more about this section

1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-02-12 Zarautz Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Peñagarikano, Anjel Mari
Sorozabal, Jokin
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Zarautzen bizi diren ilustreen zerrenda begiratzen hasi naiz eta konturatu naiz gehienak kanpotarrak direla. Eta jakin dudanez Zarauzko udala seme kuttun nor izendatuko hiru hauen artean zalantzan omen dabil, eta horretarako jakin nahi luke zeinek egin duen gehiago Zarautzen alde. Hauetako nork famatu duen gehien Zarautz kanpo aldean: Argiñanok (Peñagarikano), Toshack-ek (J.Enbeita) edo Joseba Arregik (Sorozabal).

Description

Melody
Gure herriko bikariuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Badakizute Zarautzen alde
gu hemen nola gabiltzan,
neronek ere beste ametsik
ez det eduki bizitzan,
eta gizon bat aukeratzeko
egokiena neu nintzan,
Zarautzi fama ona eman diot
nahiz eta ni txarra izan.
Peñagarikano:
Zarautzen alde ez dabilela
zeinek ez du igarriko?
Eta nik berriz asko egin det
zalantzan ez det jarriko,
mundu osoan esaten dute:
"Qué rico" eta "Qué rico"
ni izan ez banitz hainbat turista
hona ez zan etorriko.
J. Enbeita:
Nahiz ta euskaldun autonomian
handikoa izan trebe,
inork ez daki eginez gero
gure mugatatik alde,
ni, beraz, mundu guztian naute
futbol kontuan errege,
Zarautz nun zegon galdetu zidan
Galesko printzeak ere.
Sorozabal:
Ni Andoainen jaio nintzan behin
mutil formal ta serio,
Alemanira gero apaiz joan
han ezkontzeko propio,
Zarautza etorri ta herri honek
badu hainbat ondorio,
Egaña bertan jaio zan baina
erdia ez du balio.
Peñagarikano:
Joseba Arregi diskutitua
ez al degu izan aurten?
ta beste honi tankera onik
inork ez dio ematen,
honek "no coment" sarri esaten du
ea ohartzen zeraten,
honi entzunda esango dute
hemen ez dala ezer jaten.
J. Enbeita:
Honi ikusita bere itxura
argal eta bihurria,
hasirik daude danak bilatzen
beste jaki bat berria,
ta handikoak dakarren fama
ez da onuragarria,
bera dela ta deitzen dizute
entxufatuen herria.
Sorozabal:
Herri honetan nahiko turista
lehendik bazan alajaina,
baina geroztik etorri zaio
lehen hainbesteko ordaina,
ekarri ditut lau guardaespalda
eta ziento bat ertzaina,
geroztik danak formal dabiltza
txoro fama dute baina.
Peñagarikano:
Carlos aipatuz kantatu zuen
behin txapeldunak bertsoa,
Joseba Arregik berriz borrokan
bere bizitza osoa,
ta Toshack ere hemen dago ta
zein kaso kuriosoa,
zuk Oceano maitatzen duzu
ez Zarauzko itsasoa.
J. Enbeita:
Itsasoz beste aldetik honuntz
etorri nintzan noizbaiten,
ordutik hona honen famari
beti nabil eragiten,
ondoko biak nire inbiriz
beti dabiltz irakiten,
baloi jokoan ni saiatzen naiz,
hauek pelota egiten.