Bertsos - View details   To know more about this section

1994-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-03-04 Hondarribia Jaialdia
Conductor
Iza, Junkal
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, haurdun zauden emakume bat zara. Sendagilearengana joan zara eta honek umea galduko duzula esan dizu.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Meikuangana juan naiz eta
hauxe da hauxe trantzea!
Ez nuen uste nere plan denak
golpetikan aldatzea,
baina hauxen da depresioa,
hau da desesperatzea,
egin ditudan amets guztiak
pikutara botatzea.

Zorion kutsuko usai goxo bat
sumatzen nuen haizean,
irria eta poza besterik
ez zegon gure artean,
triste bizitzeik ez nuke gura
nere bizitza luzean,
urteen juanak zentzurik ez du
beste bat izan ezean.

Umea galdu dedala eta
hauek dira nere penak,
emakumeok sarri ditugu
egoismo nabarmenak,
ta gizartera begiratzera
ausartu gaitezen denak,
ume mordo bat egongo dira
ama bat behar dutenak.