Bertsos - View details   To know more about this section

1994-04-10 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-04-10 Irun Jaialdia
Conductor
Urkia, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Jon
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Jokin herri bateko alkatea zara eta zu, Jon, semea. Intsumiso egin zara eta une honetan kartzelara sartzera zoaz bi urterako. Zure aita alkateak esaten dizu txorakeria horiek uzteko eta soldadu joateko.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-04-10 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Soldaduskara joan behar dezu
esan nizun nik lehenbizi,
baina zenbaitek zuek engainatzen
badauka hainbat malizi,
orain kartzelan joan zinalako
ejerzitotik ihesi,
txorrada hortan sinesten dunak
besterik ez du merezi.
J.Sarasua:
Alkate jauna haserre daukat
ene hau da martingala,
ta esaten dit txorakeriak
azkar utzi ditzadala,
esaten dute soldauska hortan
bat tentel bihurtzen dala,
ta ez dut tentel bihurtzerik nahi
gure aitatxo bezala.
Sorozabal:
Libre badago ze ajola du
tentela izanez gero,
kartzelara ni joango naizenik
hobe dezu ez espero,
intsumisio istori pranko
ta hara nun gauden gero,
beste kontu bat izango zan gaur
Franco bizirik balego.
J.Sarasua:
Aitatxo baukat nik PPkoa
bakizue horren berri,
halare goxo jartzen denean
degu nahiko maitagarri,
zuk nahi badezu semearekin
oraindik ondo etorri,
astero-astero Martutenera
txorixo batzuk ekarri.
Sorozabal:
Beraz txorixo batzuk jatea
zuretzat da gogokoa,
baina ez pentsa eramaterik
jenero horretakoa,
azken aldian gure munduan
ikusi pasatakoa,
eraman gabe ere badago
hemen txorixo nahikoa.
J.Sarasua:
Gure aitaren broma txikiak
ez zaizkit ahazten sekula,
baina nik ere sartua diot
berari broma mardula,
pentsatu aita guardia zibilak
igual hartuko zaitula,
epaileari esan bait nion
aitak bultzatu nindula.
Sorozabal:
Ni bildurtuta engainatzeko
ari zera ahalegintzen,
guardia zibilen bildurrarekin
ez nauzu batere mintzen,
ta lasai egon epaia horren
bildurrez ez naiz gelditzen,
zuk badakizu gaur epaileak
ezer ez dula agintzen.