Bertsos - View details   To know more about this section

1994-04-16 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Iratxe Ibarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-04-16 Beasain Jaialdia
Conductor
Madariaga, Joxepa
Urretabizkaia, Pello
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Urretabizkaia, Pello
Bertsolaris / Authors
Arozena, Estitxu
Ibarra, Iratxe
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Amodio gau baten atarian zaudete. Zuen sentimentu, poz, kezka eta bildurrak jakin nahi ditugu.

Description

Melody
Nafarroako mendi gainetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-04-16 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Iratxe Ibarra

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Arozena:
Urduri gaude ta une hontan
hori ez al da normala?
orain artean kontu hauetan
nola gabiltz nola-hala,
gaur hartutako gozamendua
ez da izango makala,
dena irteten baldin bazaigu
pelikuletan bezala. (bis)
Ibarra:
Nahiz ta tablauan lasai ibili
ta alaitu jende dena,
gaurkoan nahiko urduri nago
hori gauza nabarmena,
nahiko antzerki egiten dugu
bertsolaritzan barrena,
baina seguru gaurkoa dela
pelikularik zailena. (bis)
E. Arozena:
Gure munduak nahiz eta izan
orain hainbeste engaino,
era honetan hurbildu zaigu
gau hau ere guganaino,
nahiz ta bertsotan urduri egon
ta izan horrenbeste laino,
nahiago nuke bertsotan ari
gau hau enfrentatu baino.(bis)
Ibarra:
Puntu horretan arrazoi asko
daukazula gaur zeharo,
esan beharra ikusten dut nik
ta joko dizut ordago,
zure moduan Estitxu ni ere
gaur oso urduri nago,
beatzikoan kantako nuke
askoz ere lasaiago. (bis)
E. Arozena:
Egia esan gure kontuak
ezin ditugu ekidin,
pentsa dezagun aurrerantzean
ez dela izango berdin,
ta gure gaua gau ahaztezina
ta polita izan dedin,
begiak itxi ta instintuak
pentsatuko du zer egin. (bis)
Ibarra:
Estitxu ere ez dut ikusten
nire ondoan seguru,
egia esan hemen gabiltza
ez belarri ta ez buru,
baina ideia bat hartua daukat
gaur guretzako helburu,
trukaketa bat egingo dugu
txarto irtetzen bazaigu. (bis)