Bertsos - View details   To know more about this section

1994-01-29 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-01-29 Zegama Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Enbeita senarra eta Jokin emaztea; biok telebistaren aurrean zaudete. Gaur eman dute notizia: Ameriketan emazteak senarrari zera moztu omen zion... Eta epaitegian libre utzi omen dute emazte hori. Eta horri buruz senar-emazteok eztabaida izan duzue.

Description

Melody
Txoriak eta txoriburuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-01-29 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Enbeita:
Ez dakit ziur ikusi badut,
uste dut ametsa dala,
hasarretuta dindilizkoa
moztu dio berehala,
ta orain libre utzi digute...
hori ote da kabala?
Eta oraindik esango dute
denok matxistak gerala.(bis)
Sorozabal:
Sententzi hori emana dago
ezer ez andreantzako,
berriro ere kalerik-kale
paseatuko da bapo,
senarrarekin izaten zuen
harek sufrimendu pranko,
seguru asko moztuko zion
luzeegia zeukalako.(bis)
J. Enbeita:
Luze samarra maite dutela
ta orain berriz kaltean,
ta irriparra nabari diot
andreari esatean,
tentaziorik izan ez dezan
berak halako batean,
funda batekin gorde behar dut
lo nagoen bitartean.(bis)
Sorozabal:
Bera bildurrez jarri da eta
orain neurri hori irten,
hau bezelako senar makalek
horren berri bazekiten,
lo zaudenean ez zazu gorde,
zer ari zera esaten?
zu lotan zauden artean horrek
minik ez baitu egiten.(bis)
J. Enbeita:
Lo bada honek ez du egiten
zu minberatzeko lanik,
baina bai zure buru horretan
sortzen da holako planik,
ta ez zazu esan gizonarena
luzeegi izango zenik,
gu jolastean ez duzu esaten
inoiz larregi duzunik.(bis)
Sorozabal:
Denen aurrean ez zazu esan
hemen honelako gauzik,
izan ere gaur hizketa honek
ez dauka onaren antzik,
luzea edo motza eduki
horrek ez du sortzen gaitzik,
kuestioa ez da zenbat haundi dan
nola erabili baizik.(bis)