Bertsos - View details   To know more about this section

1994-02-27 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-02-27 Irurita Jaialdia
Conductor
Elizagoien, Bittor
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi txirrindulari zarete. Manolok urtean zazpirehun milio kobratzen omen ditu, Sebastianek berriz hogei. Gaur etapa batean maldan gora zoazte eta Manolok tiratzeko esan dizu.

Description

Melody
Anai-arrebak hementxe nator
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-02-27 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Aldapan gora biak batera
goazela badakizu,
aldamenetik eman dizkatzu
bi edo hiru abisu,
"aizu peoia hasi tiraka"
neri agintzen didazu,
zenbat propina dago neretzat
zuk irabazten badezu?
M.Arozena:
Lehendabiziko hitzetikan zuk
propinan galdezka nota,
eta ez pentsa ez jarri hola
haizeak gora igota,
azken portuan ein behar det lana
zuri ez zaizu inporta,
telebistaren kamara ere
nere zai hantxe dago ta.
S.Lizaso:
Zure zai egon ta ni agertu
hori zuretzat kaltean,
benetan diot aspertua naiz
ni beti zure menpean,
gaurko etapa neretzako da
nola nagon aldartean,
eta zuk hainbat kobratuko det
igual datorren urtean.
M.Arozena:
Txirrindu gainen ez zerade zu
zeuk uste duzun hain fina,
eta ezin dut hainbat miliokin
nik peoi bat imajina,
hori neretzat izan liteke
zorionarik haundina,
langabezian zinateke zu
nere talden ez bazina.
S.Lizaso:
Laguntza behar, harrotzen hasi
hori zeuretzat galera,
tiraka hasi ta ezin sartu
zu zeu neure kurpilera,
kontu guztiak oraintxe dute
nere ustez amaiera,
agur banoa eta helmugan
gero ikusiko gera.
M.Arozena:
Agur banoa esaten du maiz
beti harro eta errez,
baina dirutan diferentzia
badago hala beharrez,
haundi usteko haizea zera
gero ez hasi negarrez,
bakarrikan hau zerbait badugu
eta taldean ezer ez.
S.Lizaso:
Era hortako desafiorik
noski ez nuen merezi,
ondorenean zer izan leiken
pentsa ezazu lehenbizi,
zer abildade klase daukadan
zerrorek adierazi,
taldean ezer ez naizelako
bakarrik noa ihesi.
M.Arozena:
Juango zera, juango zera,
ta nahi baduzu eraso,
baina urruti ez zera juango
hortan ziur nago oso,
gaur ere hemen jarri zerade
sarritan bezain pailaso,
sekulan berdin ezin dira izan
Indurain eta Lizaso.