Bertsos - View details   To know more about this section

1994-03-06 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-03-06 Donostia Plaza librea
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Lizaso, Joxe
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Madrilgo Gobernuak krisiari buelta emateko 70 urte arte lanean jarraitu beharko dela proposatu du.

Description

Melody
Zazpi ahizparen gai den oihala
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-03-06 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Joxe Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Lizaso:
Aspalditxoan ez nun aditu
holako kontu tristia,
entzun det baina ez zait komeni
hori neri sinistia;
lehenago ere bapo kosta zait
neri lanari uztia,
penagarria ez al da izango
berriz lanian hastia?
Lazkano:
Hainbeste gauza entzuten degu
gure mundu nahasian,
arrazoirikan ez dadukate
hoiek oraingo auzian;
hainbeste gazte zoritxarrean
hor dago langabezian,
ta zaharrak lana behar al dute
bere bizitza guztian?
J.Lizaso:
Arrazoi hori ezin litzake
inori ongi iritzi,
oaingoan behintzat gizatasunik
ez digute erakutsi,
nola arraio hartuko degu
jauna hoiekin pazientzi?
eraretuai sosak kendu ta
berak txaletak erosi.
Lazkano:
Gizon normalik ezin mintzatu
mintzatu diran modura,
zoritxarrean horrelakoak
daukate gure ardura;
aspalditxotik dute beregan
hola aitzeko ohitura,
berak ederki bizi dirade
inoxentean kontura.
J.Lizaso:
Nere tontoan neuk ikusten det
ez dabiltzala hain zuzen,
nik ere nunbait bota ber nun ta
bota nahi nuke hementxen;
zer ari dira aitona zaharrai
lehengo izardi-ura kentzen,
hainbeste miloi Expo aldian
zertan gastatu zittuzten?
Lazkano:
Zoritxarrean hemen gabiltza
itxuraz ezin bizi ta,
harriak negar egin lezake
martxa hori ikusita;
besterentzako kontseju onak
jaunak hori da polita,
murrizkeriak behar luteke
gobernutikan hasita.
J.Lizaso:
Azkenerako jarrita daude
deabruaren antzeko,
granuja hoiek kapaz dirade
bazterrak endreatzeko;
eta oraingo bertsoa daukat
Felipito zuretzako,
arma gaiztoa asmatu dezu
botoak irabazteko.
Lazkano:
Nolabait ere holaxen degu
politikoen kaltea,
eta guk berriz izandu degu
tontoaren izatea;
nik hirurogeira heldutzean bai
eingo det errematea,
ta golfo hoiei kostako zaie
nik eginetik jatea.