Bertsos - View details   To know more about this section

1994-02-13 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-02-13 Lekeitio Jaialdia
Gai-emailea
Ziluaga, Manu
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Sarasua, Jon
Sorozabal, Jokin
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Krisia ez da denontzat berdina. Zu, Murua, inoiz ez zara joan operara garestiegia delako, eta halan ta guzti orain gutxi erre den Barcelonako Lizeoa zure diruaz ere konponduko dute. Zuk, Sarasua, aurreztutako diru guztia UGTko kooperatiba baten sartu zenuen etxe bat erosteko asmoz. Orain ez diru eta ez etxe. Eta zu, Sorozabal, jubilatua zaitugu 40.000 pezetako pentsioaz, eta gainera datorren urtean gutxitu egingo dute. Nola sentitzen zarete?

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-02-13 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua:
Nere dirua joango dala
Bartzelona hortaraino,
hango Opera edo Lizeo
erre baitzaie goraino,
operazale ez izan arren
ez naiz kezka hortaraino,
hark irenstea nahiago det nik
Roldanek jatea baino.(bis)
J. Sarasua:
Nere kasua esplikatzea
ez al da sobran egongo?
Peñak bezela azaltzea gaur
nere ustez dago ondo,
UGT hortan buru daukagu
gure Nicolas Redondo,
nerekin hoiek egin dutena
negozio erredondo.(bis)
Sorozabal:
Zuek hain gaizki egonagatik
txarrena ni alajaina,
askotan ezin edango degu
marka oneko txanpaina,
gerra ostean gure izerdiz
altxatu zuten España,
eta hau al da zahartutakoan
eskeintzen zaigun ordaina? (bis)
Murua:
Bertsolariok dirua sobran
bidali Bartzelonara,
Maria Callas da Plazidori
pasa zitzaien bolada,
badakizue izugarria
bertsoaren abiada,
ta Barcelonan egingo degu
bertsozko olinpiada.(bis)
J. Sarasua:
Gu hirurontzat nabarmen daude
beherakaden emaitzak,
nolanahi ere krisi hitz hori
nik ezin dut hartu haintzat,
nahiz ta hirurok delako hori
errez joko dugun txartzat,
krisia ez da inoiz iristen
poltronetan daudenentzat.(bis)
Sorozabal:
Haiek bai ondo eta gu hemen
bizi ezinean gaude,
lehen gu musean egiten ginan
apustu haundien jabe,
nahi aina wisky kopa jokatuz
moldatzen ginan dotore,
orain kafe bat jokatzen degu
eta azukrerik gabe.(bis)
Murua:
Hainbat polizi, hainbeste ertzain,
hainbat traje, hainbat izen,
hainbeste mila politiko ere
hara hor nola dabiltzen,
egun osoa lana eiten dunan
bizkarretikan gizentzen,
gaijartzailea horregatik nik
ez det zergarik ordaintzen.(bis)
J. Sarasua:
Beti bezala krisiagatik
negarrez nahi dugu mintza,
baina halare gauza gehienak
bide beretik dabiltza,
krisia ez da oinarri zaharrak
kentzeko bezain bortitza,
nahiago nuke krisi koxkor hau
haundiagoa balitza.
Sorozabal:
Lehen ere sobran izanagatik
marjinatuaren planta,
berrogei mila pezta daukagu
orain hileko soldata,
eta botikak ordaindu behar,
hori akzio galanta!
buruan borra batez jotzea
besterik ez zaie falta! (bis)