Bertsos - View details   To know more about this section

1994-06-04 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1994-06-04 Bergara Jaialdia
Conductor
Aristegi, Maite
Bertsolaris / Authors
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Gorrotxategi, Jose Luis
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Gorrotxategi, zu hemen auzoko Balentin izango zara, eta zu, Loidisaletxe, auzoko beste baserritar bat. Balentinek aste honetan bost asto erosi ditu, lau eme eta ar bat. Auzokoarengana joan zara traturen bat egin nahirik.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1994-06-04 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jose Luis Gorrotxategi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Loidisaletxe:
Astoarekin zertara
hator neregana,
Gorrotxategi:
bakoitzak egiten du
gaur hor ahal duana,
Loidisaletxe:
hauxen da asto pila
inguratu dana,
Gorrotxategi:
zuen etxean bada
denentzako jana.

Gorrotxategi:
Emeak dira batzuk
eta bat da arra,
Loidisaletxe:
beraz hik izango dek
bat horren beharra,
Gorrotxategi:
hainbeste panderontzat
antena bakarra,
Loidisaletxe:
tamainakoa bada
ez da gauza txarra.

Loidisaletxe:
Astoarekin tratura
ijito moduan,
Gorrotxategi:
hori nik ere lehendik
pentsatutzen nuan,
Loidisaletxe:
ni tontoa ez naizela
jakingo zenduan,
Gorrotxategi:
dana libre dek motel
holako lekuan.

Gorrotxategi:
Astua saldu eta
astoa erosi,
Loidisaletxe:
beraz azienda hoiez
behar gaitu josi,
Gorrotxategi:
Balentin nik asto zai
ez det ez ikusi,
Loidisaletxe:
astorik haundiena
zeu zera ta kasi.

Loidisaletxe:
Balentinen tratua
gaizki atera da,
Gorrotxategi:
hargatik egiten dio
nere begirada,
Loidisaletxe:
tratante txarran kontua
sarritan hola da,
Gorrotxategi:
Santaluzitan eraman
danak Zumarrara.

Gorrotxategi:
Asto ar eta eme
umeak ondoren,
Loidisaletxe:
begira jende hau zer
itxuraz dagoen,
Gorrotxategi:
hortik pentsatu gero
atzez zer datorren,
Loidisaletxe:
etxean eduki eta
eingo dek ondoen.

Loidisaletxe:
Beraz nazkatua haiz
orain asto berriz,
Gorrotxategi:
holako traturik ez det
nik egingo berriz,
Loidisaletxe:
Pillarikatan ekarri
gose ta egarriz,
Gorrotxategi:
nahiko izango degu
hemen astakeriz.