Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1994-06-04 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jose Luis Gorrotxategi
Bertsoa entzun |
1994-06-04 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jose Luis Gorrotxategi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Loidisaletxe:
Astoarekin zertara
hator neregana,
Gorrotxategi:
bakoitzak egiten du
gaur hor ahal duana,
Loidisaletxe:
hauxen da asto pila
inguratu dana,
Gorrotxategi:
zuen etxean bada
denentzako jana.
Gorrotxategi:
Emeak dira batzuk
eta bat da arra,
Loidisaletxe:
beraz hik izango dek
bat horren beharra,
Gorrotxategi:
hainbeste panderontzat
antena bakarra,
Loidisaletxe:
tamainakoa bada
ez da gauza txarra.
Loidisaletxe:
Astoarekin tratura
ijito moduan,
Gorrotxategi:
hori nik ere lehendik
pentsatutzen nuan,
Loidisaletxe:
ni tontoa ez naizela
jakingo zenduan,
Gorrotxategi:
dana libre dek motel
holako lekuan.
Gorrotxategi:
Astua saldu eta
astoa erosi,
Loidisaletxe:
beraz azienda hoiez
behar gaitu josi,
Gorrotxategi:
Balentin nik asto zai
ez det ez ikusi,
Loidisaletxe:
astorik haundiena
zeu zera ta kasi.
Loidisaletxe:
Balentinen tratua
gaizki atera da,
Gorrotxategi:
hargatik egiten dio
nere begirada,
Loidisaletxe:
tratante txarran kontua
sarritan hola da,
Gorrotxategi:
Santaluzitan eraman
danak Zumarrara.
Gorrotxategi:
Asto ar eta eme
umeak ondoren,
Loidisaletxe:
begira jende hau zer
itxuraz dagoen,
Gorrotxategi:
hortik pentsatu gero
atzez zer datorren,
Loidisaletxe:
etxean eduki eta
eingo dek ondoen.
Loidisaletxe:
Beraz nazkatua haiz
orain asto berriz,
Gorrotxategi:
holako traturik ez det
nik egingo berriz,
Loidisaletxe:
Pillarikatan ekarri
gose ta egarriz,
Gorrotxategi:
nahiko izango degu
hemen astakeriz.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra