Bertsos - View details   To know more about this section

1995-02-19 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-02-19 Sara Jaialdia
Conductor
Itzaina, Mixel
Bertsolaris / Authors
Elizagoien, Bittor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Eguzkia, zerk ase dezake zutaz dudan egarria?

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-02-19 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eguzkia da gauza polita,
hori ezin dut ukatu,
ta itzalean dagoen batek
bera nola ez eskatu?
Mundu osoa argi dezake,
horrengatik dut maitatu,
bainan halare bere argia
deneta ez ailegatu. (bis)

Zoritxarrean batzuek daude
kartzela askotan sufritzen;
beste batzuek zoritxarrean
oraindikan gosez hiltzen.
Eguzkiaren dizdira finak
hoiek ez ditu arintzen,
pena bakarra, mundu osoa
gaur ez digula argitzen. (bis)

Nere ustetan guztiok maite
beraren goxotasuna;
eguzkia da mundu honetan
izaki denen laguna.
Itxaropena ere badaukat
baietz iritsi eguna,
argi-argia egingo duna
munduko iluntasuna. (bis)