Bertsos - View details   To know more about this section

1995-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-08-24 Bilbo Jaialdia
Conductor
Telleria Uriarte, Josu
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Murua, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bilbo inguruko baserri bateko semeak zarete. Jaiak hasi zirenetik zu Iñaki ez zara baserrira agertu eta zuk Manolo lan bikoitza egin behar izan duzu egun hauetan.
Gaiari oharrak
BEGIRATU

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M.Arozena:
Bakarrikan nago ni
etxe inguruan,
soroan lanak egin,
ikuilura juan,
anai golfo bat badet
sortua munduan,
juergaz juerga hor dabil
betiko moduan. (bis)

Murua:
Nola zuri ez zaizun
parranda gustatu,
eta nik nahi nituen
hezurrak askatu,
lana erdibana egin deu
nahiz asko kostatu,
zuk dirua irabazi
eta nik gastatu. (bis)

M.Arozena:
Gehiegi daude hemen
gaur txoriburuak,
nahastutzen dituztenak
bere inguruak,
neronek ere ba'itut
nik nahiko erruak,
porrotan gastatze'itu
porruen diruak. (bis)

Murua:
Kalada bat badaukat
zuri emateko,
aurten kalidadea
inoiz baino hobeto,
parrandarako beti
egoten naiz pronto,
tonto jaiotzen dana
betirako tonto. (bis)

M.Arozena:
Ez da oso argia
anaia hau buruz,
baina juergan abila
gogo ta aburuz,
aurrerantz bide hortan
ibil zaitez kontuz,
ez joan tarjetakin
porroak ordainduz. (bis)

Murua:
Zuk ordain ditzakezu
nik hartutakoak,
gastuan soilik dabiltz
ditudan jokoak,
zuk ein itzazu lanak
gure etxekoak,
hemen sobrante daude
zu bezelakoak. (bis)

M.Arozena:
Pakea bilatu nahi
daukagun nahastean,
ez baita gauz onikan
honela hastean,
ibili zaitez ongi
zu egun luzean,
ni oporretara noa
datorren astean. (bis)

Murua:
Aprobetxa ezazu
daukazun aukera,
ia uxatzen dezun
"kaxero" tankera,
dexente gastatu det
baina zerbait gera,
esan nora zoazen,
biok joango gera. (bis)

M.Arozena:
Anaiaren galdera
kolpetik hori da,
aurpegia badauka,
jarri da begira,
nora joan behar dugun
galdezka ari da,
ni Benidorrera ta
zu hor baserrira. (bis)

Murua:
Nik Benidorra juan
behar det orduan,
baserria nun dagon
ia ez dut goguan,
galtzetan ximaurra du
ta kaspa buruan,
zu politago zaude
behi beltxan onduan. (bis)