Bertsos - View details   To know more about this section

1995-04-23 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Peru Aranburu, Leire Bilbao

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1995-04-23 Aulesti Jaialdia
Conductor
Aranburu, Natxi
Bertsolaris / Authors
Aranburu, Peru
Bilbao, Leire
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ama berak egindako txakur bi zarete. Biok, ordea, oso patu desberdina izan duzue. Zuri Leire, halako etxe kurioso batean bizitzea egokitu zaizu eta zuri Peru, berriz, artzain txakur izatea.

Description

Melody
Nafarroako mendi gainetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1995-04-23 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Peru Aranburu, Leire Bilbao

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


L.Bilbao:
Ama berdina izanagatik
desberdin dugu saria,
zuk hor negarti irten baituzu
ta nik aldiz kantaria;
etxe on baten ni bertan nago
txakur fin da zaindaria,
eta sobrarik be ez dut jaten
ta bai euren bazkaria.

P.Aranburu:
Ondo aseta zauzkate beraz,
ia-ia beraien janez,
hona ez etorri, baina, inbidia
eta zeloak emanez.
Ni neu, behinik behin, pozik bizi naiz
beti ahoan irribarrez,
noizbehinka gose pasata ere
libre neronek nahi legez.

L.Bilbao:
Ostera libre ez naiz izango
baina diotsut apika,
zelai berde ta inguruetan
ni lasai nabil korrika.
Artzain txakurra zarenez gero
jarri behar dugu zita,
nire jabea hartuta laster
egingo dizut bisita.

P.Aranburu:
Jabearekin eingo didazu
orduan laster bisita,
pozik etorri baina gero ez
aldegin gero korrika.
Nik abisu bat emango dizut
zugan pentsatzen jarrita:
mendian laster zikinduko da
zure pelaje polita.

L.Bilbao:
Nahiz ta aurretik zuri txango bat
egiteko nun gogoa,
esan bainuen "nire anaia
gaur bisitatzera noa",
ta inbidia daukazu eta
nik orain esatekoa:
aterpea dut, baita ohea
ta beterinarioa.

P.Aranburu:
Paradisuan zaudela ustez
hortxe zabiltza poztuta,
inuzentzian bizi baitzera
nik ez daukat baina kulpa.
Ni pozik nabil erdi aske ta
beti ere libratuta,
kontuz! Jabea korreatxoa
jartzera datorkizu ta.